martes, 12 de febrero de 2019

Hona hemen gure ikasleek zenbait pertsonaia ospetsuri igorritako gutunak:





Cuadro de texto: Paris-Francia
Saint –Denis
kILIAM    MBAPPÉ
 
 




Kaixo Mbappé jauna:
Atxondo eskolako 2 ume gara, Igor eta Alain.Eskaera bat egin nahi dizugulako bidaltzen dizugu gutun hau, eskatu nahi dizugu ea Atxondo eskolara etorri ahalko zinen.Ilusio handia egingo liguke  gurekin jolastera eta entrenatzera etorriko bazinen, zu beti izan zara eskolako idoloa eta futbol jokalari ona zara, PSG-en jolasten duzu, oso famatua egin zara 19 urte izanda eta horregatik egiten dizugu proposamen hau.
Denok zure trajearekin zain egongo gara entrenamenduaren ostean. Denbora izan ezkero erantzun mesedez.

Eskerrik asko zure arretagatik!

Igor eta Alain

2018/11/15
_________________

Alkate jauna:


Gutun hau irakurtzen baduzu,eskolako futbol zelaian belar artifiziala  ipintzea nahi dugu.Gu Atxondoko eskolako hiru ume gara: Markel, Amets eta Aitzol G. Gutun hau bidaltzen dizugu Atxondoko eskolaren  futbol zelaia konpontzea nahi dugulako. Belar artifiziala jarri behar duzue, min asko egiten dugulako eta batzuk medikura joan dira zuloengaitik. Hori nahi dugu egitea udaletxekoek lana eukitzeko eta gu askoz hobeto jolastuko gara,eta ez gara ezginzeak,kriston mina hartu eta txikiek negar asko egiten dute minarengaitik.

MARKEL,AITZOL G  ETA.Amets.
2018-11-05

___________________

 J.K. ROWLING

Yate, Londres Inglaterra 
Abbey Road kalea

J.K. Rowling andre agurgarria,

Zer moduz?
Aitzol.L , Malen eta Maddi gara. Atxondon bizi gara eta gutun hau idazten dizugu, eskaera bat egiteko:
Beste pelikula bat egitea gustatuko litzaiguke. Zure pelikulek bizitza aldatu digute eta pelikula berri bat egiteko idazten dizugu gutun hau.
Harry, Hermione eta Ron agertzea ere gustatuko litzaiguke zeren eta oso barregarriak dira.
Liburu berria ere idatzi dezakezu, eta hemen argitaratu. Pelikularen jolasa egin guztiak ditugu eta oso dibertigarriak dira. Gustatuko litzaiguke ere beste etsai bat egotea eta bere izena Lord Michigan izatea gustatuko litzaiguke ere.
Eskerrik asko gutun hau irakurtzeagatik.
Agur J.K Rowling !

Espero dugu hau guztia egitea


Maddi, Malen eta Aitzol.L ren partez.↯

_____________________

                                                                                                 Tim Sweeney– Estatu batuak
                                                                                                      Estatu batuak--Amerika
                                                                                                                    

Kaixo Tim Sweeney:

Xabier eta Aimar gara, disparoak eta granadak  asko  gustatzen zaizkigu. Fortnite jolasa maiatzetik gustatzen zaigu eta ezagutzen dugu atera zanetik, hau da, urriaren 30ean. Nahi dugu  zure jolasean, fortnite, “drum gun, duals pistol, trow eggs, guided missile”izeneko armak berriro bueltatzea, asko gustatuko litzaiguke.
Beste alde batetik, “battle pass” izenekoa maila gehiago izatea 100 mailara ailegatzea oso erreza dela, adibidez ehun ta hogei maila izatea edo zeozer horrelakoa izatea asko gustatuko litzaiguke zergaitik bestela asko aspertzen gara hamar egunetan ehun maila egiten ditugulako. Horregaitik nahi ditugu gauza hauek bueltatzea edo ipintzea. Guk uste dugu horrela jokua dibertigarriagoa izango dela. Hau bakarrik konsejoak dira, ez nahi badituzue sartu ez sartu, baina guk uste dugu hori eta jende askok hori nahiko zuen hórrela jokua fama gehiago eukingo zuelako eta gehien gustatzen zaigun jolasa hobetzea nahi dugu horregaitik mesu hau bidaltzen dizuegu.
Eskertuko genuke hau egitea eta aipatu dugun gauzak ipintzea.
Eskerrik asko zuen arretagaitik. Agur!

Xabier eta Aimar


  ______________
   
            Maine Street
           3.Apartmentoa     
       Erresuma Batua
                        Londres
                  

Abenduak 14             Ed Sheeran

Kaixo Ed Sheeran,

Gu Sarai eta Naroa gara, proposamen bat daukagu abesti berri bat sortzeko, maiatzean nire lagunik onenaren urtebetetzea da, eta berari buruz abestea nahi dugu. Maddi deitzen da, oso lasaia eta jakintsua da. Irailak 27an egiten ditu urteak.
Eta nire lagunik onenaren urteak abuztuaren 20an dira. Malen deitzen da, oso jatorra eta barregarria da. Nahi genuke biak abesti berdinean agertzea. Eta Atxondoko eskolara abestia abestera etortzea, nahiko genuke, ekainaren 21ean  etortzea  eskertuko dizugu. Ikasturtearen amaiera delako eta nire urtebetetzeak direlako. Eta Naroaren urteak apirilak 18an dira zuk jakiteko. Galdera bat, noiz egingo duzu zure abesti berria honetaz aparte nola deituko da eta non egingo duzu?  Espero dugu gutun hau zure etxera heltzea. 
Egun ona igarotzea espero dugu, musu eta besarkada handi bat.

SARAI ETA NAROA
AGUR!!!

                                                           

lunes, 14 de enero de 2019

Kaixo!!!

Nahiz eta aspaldi blogean ixilik ibili garen, aurten ere Atxondoko Bidelaguna martxan da!
Hurrengo egunetan eskegiko ditugu lehendabiziko hiruilabetean 5. eta 6. mailako ikasleek egindako lan apartak! 

jueves, 8 de marzo de 2018

SUGEAK Sugeak hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Hankarik gabeko sugandiletatik bereizten dira ez dutelako betazalik. Euren gorputz estuak izan ahal izateko binaka dituzten organoak (adibidez giltzurrunak) bata aurrean eta bestea atzean dituzte. Gehienek birika bakarra dute. Era guztietako tamainak dituzte. Adibidez, batzuk  oso txikiak dira eta 10cm neurtzen dute. Beste batzuk, oso handiak dira eta 76 metro neurtzera heldu ahal dira. 2.900 espezie inguru daude munduan eta 4 motatan sailkatzen dira. Sugeak Antartika ez beste kontinente guztietan aurki daitezke, baita itsasoan ere, 4.900 metroko sakoneran. Munduko uharte askotan ez dago sugerik, adibidez Irlanda, Islandan eta Zeelanda Berrian. Espezie gehienak ez dira pozoitsuak eta pozoia dutenek batez ere hiltzeko erabiltzen dute. Espezie batzuek duten pozoia nahiko indartsua da gizakiak hiltzeko.


Egun on! Hemen dauzkagu bi bertsolari: Ane Labaka eta Maddalen Arzallus. Neskak, galdera batzuk egingo dizkizuegu.
Hasteko, hemen daukagu Ane Labaka.
-Noiz jaio zinen? 1992an jaio nintzen, eta 26 urte ditut.
-Zein da zure ama-hizkuntza? Euskara da nire ama hizkuntza.
-Bertsotan ibiltzen zara, ezta? Ze sari jaso dituzu? Osin-alde eta Lizardi sariak jaso ditut.
-Noiz izan zinen txapeldun-ordea? 2006an eta 2009an.
Orain Maddalen Arzallusi egingo dizkiogu galdera batzuk. Kaixo Maddalen
-Zenbat urte dituzu? 28 urte ditut.
-Noiz jaio zinen?1990ko abenduaren 27an jaio nintzen.
-Eta non jaio zinen? Donibane Lohitzunen jaio nintzen, baina gaur egun Hendaian bizi naiz.
-Zer ikasi zenuen? Itzulpengintza eta interpretazioa ikasi nuen.
-Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan? 9 urte ingururekin hasi nintzen.
Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik!
Resultado de imagen de MADDALEN ARZALLUS Resultado de imagen de ANE LABAKA

jueves, 8 de febrero de 2018

GUTUNA

Panda Artist Management.
Carrer del Clavell 717430.
Santa Coloma de Farners Girona.

Atxondo, 2014ko Maiatzaren 11a

Jaun andre agurgarriak:

Atxondoko 10 urteko 2 ume gara eta urte honetan eskolako kurtso amaierako festa antolatzea tokatzen zaigu. Horregaitik hurrengoa eskatu nahiko genuke:
Posible izango balitz GATIBU taldea gure festara etortzeagustatuko litzaiguke.
Eskola honetan, 67 ume bakarrik gara eta oso ondo pasatuko genuke.Gainera, disksa berria eroosi nahi dugu eta eskolan saltzea nahiko genuke.Festa ekainaren 22an da.

Eskerrik asko eta ahalik eta azkarren etantzun mesedez.

Zuen erantzunaren zain.
ERANTZUNA

Maddi eta Igor.
Atxondoko eskola
48291 Atxondo (Bizkaia)
Atxondon, 2014ko maiatzaren 15an.

Kaixo Maddi eta Igor:
Panda Artist Management gara eta zuen gutuna jaso dugula idazten dizuet gutun hau.
GATIBUREKIN hitz egin dugu eta zuen eskolara joango direla esan digute. 14:30etan kontzertua emango dutela esan digute, eta diska berriak eramango dituztela esan digute. Diska bakoitzak 14.99€ balio du. Zuen eskolan kontzertua ematearren 11.000 euro ordaindu beharko dituzue.




Eskerrik asko!



Panda Artist Management.

Maddi eta Igor.

ANIMAL CROSSING
POCKET CAMP

Adina: 3 urtetik gora jolas daiteke.

Denbora: Jolasa ez da inoiz amaitzen, aspertu arte jolas daiteke.

Non jolastu: Mobilean eta ordenagailuan jolastu daiteke.

Nola jolastu: Jolasean agertzen diren pertsonaiak animaliak dira, eta zu pertzona bat zara. Animalei enkarguak egin behar dizkiezu eta enkarguak egitean, materialak ematen dizkizute kanpina eraikitzeko.
Honako animaliak aurkitu al dituzu: serioak, alaiak eta harroak. Serioak badira egurra ematen dizute. Alaiak badira ohiala ematen dizute. Eta harroak badira haria ematen dizute.
Hasieran, landa bat duzu eta hor zure kanping denda, hamakak, aulkiak etabar egin behar dituzu, eta horrekin kanpamentu bat eraikin behar duzu.

martes, 6 de febrero de 2018


KIRIKIÑOA
Kirikiñoa ugaztunen Erinaceide familiako kidea da eta Europan, Asian eta Afrikan bizi da. 16 kirikiño mota ezberdin dauade. 5 generotan banatuta daude: Atelerix,  erinaceus, hemiechinus, mesechinus eta paraechinus.
Kirikiñoa intsektujalea da. 25cm inguru neurtzen dute. Gorputzaren gaineko aldea eta alboak arantzez eztalita diuzte, eta azpiko aldea, hankak eta atzaparrak, ile gogor latz samarrez beteta dituzte. Belarriak, isatsa eta zangoak laburrak dituzte, eta muturra kono formako eta zorrotza du.
Animali gauzalea da, hau da, iluntzen denean ateratzen da janari bila. Barraskiloak, bareak, intsektuak eta harrak jaten dituzte, baina baita txoriak eta sugeak ere.


KIRIKIÑO GENEROAK:
Atelerix motako kiriñoak beheko partearen azal zuria dauka, eta Afrikaoa da. Oso txikia da eta leku zikinetan bizi da.
Hemiechinus motako kirikiñoa, berriz Asiakoa da eta kirikiño normala baino txikiagoa da. Gainera, besteak baino azkarragoak dira.
Erinaceus motako kirikiñoa kirikiño Europarraren antzekoa da, 30cm inguru neurtzen du eta Errusiakoa da.
Mesechinus motaako kirikiñoa txikia da eta bakarrik bizitzen da. Mongoliakoa da eta zoologiko batean babestuta daude desagertzeko arriskuan daudelako.
Azkenik, Paraechinus motako kirikiñoa  desertuko kirikiño bat da eta Asiakoa da. Tamaina normala dauka. Belarri  handiak ditu eta oso azkarra da. Bola bat  egiten defendatzen da.